Elkarrizketa

«Arkeologo euskaldun gazterik gabe, ez dugu gure iragana behar bezala ezagutuko»

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2024ko eka. 11a, 09:45

Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadiren egoitzan, Donostian. JON URBE / FOKU

Indusketa arkeologikoak dira Aranzadi zientzia elkartearen udako jardun nagusietako bat. Aurten, lehen aldiz, zazpi euskal lurraldeetako aztarnategietan ariko dira lanean. Auzolanaren beharra nabarmendu du Juantxo Agirre Mauleon tolosarrak.

Agenda betea du egunotan Juantxo Agirre Mauleonek (Tolosa, 1965). Lan handiko sasoia izaten baita uda Aranzadi zientzia elkartean. Aztarnategietan indusketa arkeologikoak egiteko baliatzen dituzte urtero udako hilabeteak, eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herriaren lurralde osoan ariko dira ikertzaileak lanean. Iragana hobeto ezagutzen lagunduko duten aurkikuntzak egiteko esperantza badu elkarteko idazkari nagusiak.

Lehen aldiz, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan aldi berean egingo dituzue indusketak. Zer-nolako garrantzia du horrek Aranzadirentzat?

Aranzadi erakunde zientifiko bat da, mundu osoan lan egiten duen nazioarteko erakunde bat, eta zientziak ez dauka mugarik, are gutxiago Euskal Herriaren barruan. Lehen aldia da Euskal Herri osoan lan egingo duguna, baina hau Europako edozein herrialdetan gauza naturala da, eta kostatu da, baina etorri da momentu hori. Gazte belaunaldi berri bat etorri da, unibertsitate publikoan trebatua, karrera osoa euskaraz egin duena eta Erasmus programetan ibili dena, eta belaunaldi gazte honentzat jada ez dago mugarik, ez Europan, ez Euskal Herriaren barruan ere.

Elkarrizketa osorik Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!