Xabi Paiaren 'De rigor mortis' fikzioa grabatuko dute, Audiogile Berriak egitasmoari esker

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 28a

Xabi Paia, Garazi Urkola eta Hodei Arrastoa, Audiogile Berriak-en irabazleak. OSKAR MATXIN / FOKU

EITBk eta Tabakalerak sortu dute Audiogile Berriak deialdia. Paia izan da irabazlea. Garazi Urkola eta Hodei Arrastoa gelditu dira bigarren tokian, eta haien 'Enkantea' lana ere grabatuko dute.

Gorputegi bat. Ebakuntza gelara iristen dira gorpuak, eta auzi mediku bat eta haren laguntzailea lanean ari dira. Iristen diren gorpuak norenak diren eta nola hil diren argituko dute arian-arian. Hori da Rigor mortis soinu fikzioaren ardatza. Xabi Paia gidoigileak sortu du, eta datozen hilabeteetan grabatuko dute. EITBren Guau audio plataforma berrian estreinatuko dute, urtea amaitu baino lehen. Hain zuzen ere, EITBk eta Tabakalerak sortutako Audiogile Berriak deialdiaren lehen aldiko irabazlea izan da Paia. Bigarren tokian gelditu den soinu fikzioa ere grabatuko dute: Enkantea. Amasa-Villabonako Garazi Urkola eta Zizurkilgo Hodei Arrastoa dira sortzaileak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!