Altuna III VS Laso _ Buruz Buruko Finala 2024

Kuadrilla ez dauka hila

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2024ko maiatzaren 28a

Jokin Altunaren lagunak, Amezketako Arkaitzpe jatetxean. Eserita, Unai Eizmendi eta Xabier Labaien. Zutik, BeƱat Beloki eta Alex Artola. JON URBE / FOKU

Jokin Altunaren lagunak ilusioz gainezka daude igandeko buruz buruko finalari begira. Ohi bezala, Bilbon izango dira, eta uste dute txapelarekin itzuliko direla Amezketara.

Pilotak urte osoan duen egunik handiena ate joka da, datorren igandean jokatuko baitute buruz buruko finala Jokin Altunak eta Unai Lasok, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Giro berezia suma daiteke dagoeneko Amezketan, Altuna III.aren herrian, ia beste konturik ez baita herritarren ahotan. Haur askok daramate haren kamiseta soinean, eta egun handirako prest daude guztiak. Finaletan ohiko bilakatu zaie jada herriko semearen presentzia, igandekoa izango baitu hamabosgarren finala bere profesional ibilbidean.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!