Azurmendiren «betiko arazo gazteak»: nazioa, utopia eta mintzakide feministak

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2024ko maiatzaren 28a

Mikel Urdangarin, Alba Garmendia eta Haritz Azurmendi, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. IDOIA ZABALETA / FOKU

«Betiko arazo gazteak» deitzen die Joxe Azurmendik filosofian agortzen ez diren gaiei, eta haiei egindako ekarpenaz mintzo dira haren lana aztertu duten Haritz Azurmendi eta Alba Garmendia filosofian doktoreak eta Mikel Urdangarin doktoregaia.

Udazkenean kaleratu zuen Joxe Azurmendi pentsalariak bere lanik berriena, 83 urterekin: Europa bezain zaharra (Jakin). Haren obra zabalean maiz agertzen den zehar lerro bati segitzen dio liburuak: pentsalariak Europan zehar egindako bidaietatik hartutako oharretatik sortutako testuek osatzen dutelako lana, eta nazionalismoa mundutik eta denboran bidaiatuz deskubritzen den froga berri bat baita. Aurten beteko dira bost urte, halaber, EHUko Joxe Azurmendi Katedra sortu zutenetik. Pisuzko izena da Azurmendirena euskal pentsamenduan, eta haren orbitan dabiltzan hiru ikerlari elkartu ditu BERRIAk: Haritz Azurmendi (Albiztur, 1991) eta Alba Garmendia (Ikaztegieta, 1992) doktoreak eta Mikel Urdangarin (Beasain, 1994) doktoregaia —tesia aurkeztear da azken hori, katedraren barruan—.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!