Elkarrizketa

«Kirol medikuntzaren egitekoa da ezarritako lerrora gerturatzea, baina gainditu gabe»

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Telleria Sarriegi 2024ko maiatzaren 21a

Iñaki Arratibel kirol medikua, Tollosan (Gipuzkoa). GOTZON ARANBURU / FOKU

Erretiroa hartzear da Iñaki Arratibel tolosarra: «faltan» sumatuko du irakaskuntza, eta «trantsiziorako» prest dauka kontsulta. Kirol medikuntzaren egitekoez, gainditu ziren lerroez eta susmopean pasatutako uneez mintzo da. Memoria libururik ez du aterako.

Ikasle gazteen eta bezero osasuntsuen artean egindako urteengatik izango da, agian, baina begi urdin horien distira ez zaio apaldu Iñaki Arratibeli (Tolosa, 1958). Egin ditu memoria ariketak, askatu ditu galdera korapilodunak, marraztu ditu lerro gorriak, eta pentsatu ditu garai berriak. Euskal Herriko kirol medikurik ezagunenetakoa erretiroa hartzera doa.

Kirol medikuak kirolari frustratuak omen zarete.

Ez dut uste hala denik. Familian beti esan izan didate txikitatik izan nahi nuela medikua, kirolariak artatzeko medikua. Frustratua? Ez, ez. Norberak badaki bere mugak zeintzuk diren.

Baina kirola egindakoa zara?

Gaztetan iraupen eskia egin nuen. Espainiako txapelketan-eta ibilitakoa naiz kadete mailan. Josu Iztuetarekin-eta, Panticosan [Huesca, Espainia]. Baina ikasketengatik utzi nuen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!