Bakartxo Tejeria jeltzalea izendatu dute Eusko Legebiltzarreko lehendakari

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2024ko maiatzaren 14a

Pello Otxandiano eta Imanol Pradales, Gasteizko ganberan, gaur. ENDIKA PORTILLO / FOKU

EH Bilduk Mahaiko lehen lehendakariordetza eskatu du, «emaitzak aintzat hartuta», eta Eba Blanco aurkeztu du. PSEk Susana Corcuera aurkeztu du kargu horretarako, eta hura gailendu da EAJ-PSE gehiengoari esker. Blanco bigarren lehendakariorde da.

Eusko Legebiltzarraren XIII. legealdia ika-mika politikoarekin hasi da Legebiltzarreko Mahaiaren eraketa dela eta. EAJk eta PSE-EEk Mahaiko gehiengoa eskuratu dute, eztabaidak ordenatu eta ekimenak aintzat hartzen dituen taldearen kontrola izateko. 10:00etarako deitu dute legealdia abiarazi duen osoko bilkurara, eta ganbera azken bozetako emaitzen araberako hautetsiekin eratu da. Mahaia nola osatu bozkatu dute 75 legebiltzarkideak, 39 emakume eta 36 gizon. Adinaren arabera osatutako behin-behineko Mahaiak gidatu du prozesua, Susana Corcuera ganberako parlamentari zaharrenak lehendakariaren rola hartuta, eta Bakartxo Tejeria larrauldarra izendatu dute Mahaiko presidente.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!