'Naparra'-ren gorpuzkiak aurkitzeko bigarren indusketa lanen emaitza «negatiboa» izan da

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi - Joxerra Senar 2024ko maiatzaren 3a

'Naparra'ri Lizartzan egiten zaion omenaldiko artxiboko irudia.

Jakinarazi dutenez, indusketa lanak apirilaren 22tik 24ra bitarte egin zituzten, Landetan. Frantziak Auzitegi Nazionalari igorriko dio horien inguruko txostena, eta auzitegiaren erabakiaren zain dago familia. Iruindarra zen Joxe Migel Etxeberria Naparra, baina urtero ekartzen dute gogora Lizartzako Igarolabekoa familiako baserrian. 

Egiari Zor fundazioak azaldu duenez, Frantziako armadako aditu talde batek Landetan indusketa lan batzuk egin zituen apirilaren 22tik 24ra bitarte, Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren gorpuzkiak egon zitezkeen eremu batean, baina ez dute haren arrastorik aurkitu: «Lanen emaitza, 2017an bezala, negatiboa izan da». Orain, lan horien inguruko txostena Espainiako Auzitegi Nazionalari igorriko dio Frantziak, eta haren erabakiaren zain dago familia, auziarekin jarraitzeko beharrezko urratsak egiteko: «Hau da unea ez dakigula zer egin, [Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael] Morenok egingo duenaren esperoan. Horren arabera ikusiko dugu».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!