Txuletaren tenplu txikia

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Berasain Tristan 2024ko apirilaren 5a

Xabier Gorrotxategi, txuleta bat platerean hartua duela, Tolosako Casa Julian jatetxean. JON URBE / FOKU

Tolosako Casa Julianek bere nortasunari eusten dio. Txuleta da jatetxeko plater izarra, eta horregatik beste sari bat eman berri diote: Repsoleko bigarren eguzkia.

Casa Julianeko karta oso laburra da. Tolosako Santa Klara kaleko jatetxera gerturatzen dena txuleta jatera doa. Horixe da etxeko plater izarra. Casa Julian txuletaren tenplu txikia da. Bigarren Repsol eguzkia ere horrexegatik eman berri diote. «Ez dugu lan egiten sariak jasotzeko, baizik eta gure bezeroen gozamenerako. Berriz etorriko direla esanez ateratzen dira, eta horrek ematen digu bizipoza; baina, noski, sari bat jasotzea aitorpen bat ere bada, eta indarra ematen digu lanean jarraitzeko». Xabier Gorrotxategik (Tolosa, 1981) aitarekin ikasi zuen txuleta egiten, eta hark erretiroa hartu zuenetik da jatetxearen jabea. «Aita, hala ere, egunero etortzen da jatetxera. 81 urte ditu, eta gustura egoten da hemen. Bazkalostean etortzen da, purutxoa erre, kopatxo bat edan, eta lasai egoten da».

Matias Gorrotxategik Julian Rivasen eskutik hartu zuen lekukoa. Oria ibaiaren ertzean dagoen jatetxea jatorrian fruta denda zen. Julianek, baina, taberna bat ere zabaldu zuen gerora. «Urdaiazpiko ona jarri zuen, ogi berezia, eta gero erretegia». Gorrotxategiren hitzetan, «bisionarioa» izan zen. «Garai hartan txekorra erabiltzen zen, eta bera behiaren eta idiaren haragiekin hasi zen; kalitate handiko haragia zela ohartu zen. Parrillaren inklinazioarena ere berak asmatutakoa da; animalia hauek koipe gehiago dute, eta horrela, okertuta, hobeto erretzen dira».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!