Elkarrizketa

«Zailagoa izaten da baratzean irautea berri batekin hastea baino»

Erabiltzailearen aurpegia Urko Iridoy Alzelai 2024ko apirilaren 3a

Aitziber Otegi Furgobaratzako kidea, Hernanin. JON URBE / FOKU

Gipuzkoako baratze parkeetan ibiltzen da Furgobaratza, baratzezainei aholkuak eta ikastaroak ematen. Klima aldaketa dela eta, landatze garaiak aldatuz doaz, eta horren berri ere ematen du Furgobaratzak bertako kide Aitziber Otegik azaldu duenez.

Baratze bakoitzak badu bere izarra. Askotan tomatea izaten da, baina beste askotan patata, ilarra edo babarruna, adibidez. Erein, landatu, jaso eta jan, prozesu hori egiten du barazkiak, baina baita baratzezainak ere. Ongi ezagutzen ditu bi ikuspegiak Aitziber Otegik (Asteasu, 1982), Gipuzkoa osoan ibiltzen baita, herriz herri baratzeak ikuskatzen eta baratzezainei aholkuak ematen. Furgoneta batean joaten da Otegi: zehazki, Furgobaratzan.

Baratzezainei zer, noiz eta nola landatu esaten diezue?

Ez. Guk aholkularitza lan bat osatzen dugu, Gipuzkoako baratze parkeetatik zehar. Tailerrak eta ikastaroak egiten ditugu, gehienbat hasiberriei abiapuntu bat emateko, eta hazi eta landare ekologikoak saldu ere bai.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!