Tronpa dardarka

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Telleria Sarriegi 2024ko martxoaren 28a

Antzinako musika tresna bat da tronpa edo musugitarra. Euskal Herrian ere izan du bere tradizioa, baina isiltzear dago haren doinu berezia. San Telmo museoan badago 1916an jasotako tronpa bat eta fitxan zera dio: «Gaur egun jada inor gutxik jotzen du tronpa. Ikaztegietako andre zahar batzuek baino ez». Eta Juan Mari Beltranek egindako elkarrizketei esker jakina da Bedaioko J. A. Sarasola txistulariaren amak ere jotzen zuela tronpa (Patrizia Zubillaga).

Ez da erraza soinua hitzez adieraztea. Onomatopeiak dardarka jartzea da aukera bat: «Ttin-ttin-ttin, ttin-ttin-ttikittin, ttin-ttin-ttin, ttin-ttin-ttikittin...». Definizio entziklopedikoa ematea da beste bat: «Tronpa edo musugitarra idiofono punteatua eta malgua da». Tresna deskribatzen saiatzea: «Metalezko giltza zahar baten itxura du. Itxi gabeko uztai sasi zirkularra. Muturretan, paraleloki bi beso ateratzen zaizkio kanpoaldera. Bi beso horien erdian, hatzarekin eraginez bibratzen duen altzairuzko mihi bat du». Nola jotzen den azaltzea: «Tronparen bi beso horiek ezpainen artean, hortzen kontra jartzen dira. Tresnaren mihiari eragitean, ahoa erresonantzia kaxa gisa erabilita eta beronen barruko espazioa aldatuz, tonu desberdinak lortzen dira». Eta badago azken aukera bat, egokiena: Soinuenea Herri Musikaren Txokora gerturatzea, Oiartzunera. Eta galdetzea Juan Mari Beltrani: «Zer da tronpa?».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!