Elkarrizketa

«Euskaldunak munduko txokolate kontsumitzailerik handienak izan ginen»

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Berasain Tristan 2024ko martxoaren 26a

Rafa Gorrotxategi, joan den astean, eskuan kakaoburu bat duela, Donostiako San Telmo museoan. JON URBE / FOKU

Donostiako San Telmo museoak txokolategintzaren inguruko hainbat jarduera antolatu ditu, tartean kakaoa txokolate bihurtzeko erabiltzen diren tresnen erakusketa. Rafa Gorrotxategi tolosarraren bilduma altxor bat da.

Donostiako San Telmo museoak antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak txokolategintza du ardatz aurten. Apirilaren 7ra arte, ofizio hori ezagutzeko jarduerak izango dira museoan: hitzaldiak, dastaketak, tailerrak... Rafa Gorrotxategi (Tolosa, 1960) izango da zeremoniako maisua. Klaustroan haren bilduma paratu dute.

Txokolategintzaren inguruko erakusketa da, baina argizaria egiteko tresnak ere badaude. Zergatik?

Txokolategileak kandelagileak izan zirelako. Lotuta zeuden bi ofizioak. Kandelagileek eztia eta argizaria bereizten zituzten, eta, eztia sobran zutenean, turroia egiten hasi ziren. Iruñean 1512ko erreferentziak daude; turrón royo deitzen zioten, turroi gorria. Girlatxea eztia eta almendra nahastuta egiten zuten. 1540an, kakaoa iristen hasi zen, eta kandelagileak txokolatea egiten hasi ziren. Kandelagileak, gozogileak eta txokolategileak ziren. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!