Udaltzainek pistolak eraman beharko dituzte aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2024ko martxoaren 6a

Udaltzain bat, artxiboko irudi batean.

Dekretuaren arabera, udaltzainek su armak erabili beharko dituzte eguneroko jardunetan. Udalek udaltzainen egoitzak erreformatu beharko dituzte, armategiak ezartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak jakinarazi du gobernu kontseiluak onartu duela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaltzainen «baliabide tekniko eta defentsakoen erabilerari eta motari» buruzko araudia. Beraz, su armak udaltzainen ohiko tresna bilakatuko dira aurreratzean.

AEko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde batek ondu du araudia, eta haren xede nagusietako bat da, testuaren beraren arabera, «armamentua eta beste baliabide tekniko eta defentsa baliabide batzuk ezartzea eta homogeneizatzea». Zehazki, araudiko 15. artikuluak egiten dio erreferentzia armak erabiltzeari, eta zehazten du «beren [udaltzainen] edo beste norbaiten bizitzarako edo osotasun fisikorako arrazoizko arrisku larria dagoen» kasuetan bakarrik erabil daitezkeela, betiere «egokitasun, premia eta proportzionaltasun printzipioekin» bat eginez: «Su armak erabiltzea muturreko neurritzat hartuko da».

Irakurri albistea osorik Berria.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!