Inauterietako pilotakadaren auzia

Muniziorako Jaurlaritzaren aurrekontua %138 handitu da lau urtean

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2024ko otsailaren 15a

Iturria: A. Canellada/FOKU

Ertzaintzak foam jaurtigaien 24.420 kartutxo erosi zituen 2020an, 900.000 eurotan.

Ertzaintzak jaurtigai bat erabilita adingabe bat zauritu izanak beste behin ekarri du hizpidera poliziek istiluetarako erabiltzen duten materiala. Eta, foam jaurtigaiez harago, datuek erakusten dute nabarmen handitu dela Eusko Jaurlaritzak muniziorako erabilitako diru kopurua. Aurtengo aurrekontuetan 1,4 milioi euroko diru sail bat gorde du Segurtasun Sailak muniziorako —aurrekontuetan ez dira bereizita ageri munizio motak—. Hazkundea nabarmena da 2020ko datuarekin alderatuta; urte horretako aurrekontuan, 620.000 euro gorde zituen Jaurlaritzak, eta, beraz, lau urtean %138 handitu dira bala, foam eta abarretarako sosak.

2020tik 2023ra, Jaurlaritza urtez urte handituz joan zen muniziorako diru saila; 620.000 eurokoa zen 2020an; 894.553 eurokoa 2021ean, eta 1.355.126 eurokoa 2022an. Goia iaz jo zuen: 1.692.101 euro xahutu zituen material horietan, hiru urte lehenagoko gastua baino milioi bat gehiago. %173ko hazkundea da hori. Iaztik aurtengo kontuetara, ordea, %13 murriztu da gastua, 1.476.460ra.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!