Elkarrizketa

«Herriaren gaia ateratzen da, baina modua ez da bera»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2024ko urtarrilaren 29a

Iturria: Iñigo Uriz / FOKU

Ideologiaren eta euskararen arteko erlazioak aztertu ditu Naroa Anabitarte tolosarrak; neurozientzietan trebatutako begirada zolia da gizartearen tolestura zuztarrekoenak ere sakon arakatzeko.

Things That Are (Said) and Things That Are Not: A brief look at the ideological context of the Basque language —(Esanak) direnak eta ez direnak: begirada labur bat euskararen testuinguru ideologikoariliburua idatzi du Naroa Anabitartek (Tolosa, 1979) eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zentroak (AEB Ameriketako Estatu Batuak) argitaratu berri du. Zientzia hitza esaten denean burura datorren mundu horretan trebatua da: biokimikaria da, eta alzheimerraren inguruan egin zuen, esaterako, doktore tesia. Gizarte psikologiaren arloan ari da orain, eta mundu bien arteko loturaren garrantzia argi du. «Hasieran, tesian-eta, maila molekularrean aztertzen nuen oroimenaren prozesua». Antropologia soziala ikasi zuen gero. «Gai berari ikuspegi ezberdinetatik begiratuta, ikusi nuen beste dimentsio bat hartzen zuela». Euskararen inguruko jarreretan eta ikuskeretan eragina duten aldagai sozialei erreparatu nahi izan die liburuan, kezka «pertsonal» batek ere bultzatuta. 

Nolabait ere, garunari begiratzeko bi modu dira? Bat barrura begirakoa, eta bestea kanpoan gertatzen denak barruan duen eraginari begirakoa?

Bai. Azkenean, garuna ulertzeko korronte ezberdinak badira. Perspektiba asko aurki daitezke, eta bakoitza bere ñabardurak ditu. Korronteetako batek dio gaitasun kognitiboak ezin direla ulertu testuinguru sozialik gabe. Nik bat egiten dut korronte horrekin. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!