Elkarrizketa

«Jende berriak deskubrituko du 'Nekatutak'»

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2024ko urtarrilaren 19a

Antton Telleria 'Nekatutak' bakarrizketa saioa eskaintzen, Donostian. Antton Telleria 'Nekatutak' bakarrizketa saioa egiten, Donostian. A.T.

Aurreneko aldiz, Filmin plataformak euskarazko bakarrizketa emanaldi bat eskainiko du bere katalogoan. Gaurtik izango da ikusgai Telleriaren 'Nekatutak'.

2021eko apiriletik 2023ko martxora Euskal Herriko hainbat areto eta antzokitara eraman zuen Nekatutak ikuskizuna Antton Telleria Lopetegik (Tolosa, 1993). Azken emanaldia grabatu, eta duela hilabete batzuk Youtuben jarri zuen epe baterako. Filminek astearte iluntzean iragarri zuen bere katalogoan jarriko duela gaur, osorik, gaztelaniazko azpidatzien aukerarekin.

Barruan gaude podcastean kontatu zenuen Netflixekoei eskaini behar zeniela Nekatutak. Ezezkoa jaso al zenuen?

Ezezkoa, eta oso azkarra, gainera. Stand up-arekin hastearekin batera konturatu naiz harrikada asko botatzeko aukera ematen didala. Denbora asko pasatu nuen Netflixekoei bidali beharreko gutunean pentsatzen; kontaktua zein zen lortu nuen zineman dabilen jendearen bitartez. Bala bat nuen, eta tiroa ondo inbertitu behar zen. Inoiz gehien prestatu dudan mezu elektronikoa izan da, zalantzarik gabe. Bidali nuen jakinda agian ez zidatela erantzunik emango. Goizean bidali, eta arratsaldean erantzun zidaten ezezkoa emanez. Plataformarentzat stand-up-a ez dela lehentasun estrategikoa esan zidaten, eta gainontzeko hitzetan oso modu atseginean zuzendu zitzaizkidan. Poztu nintzen erantzuna hain bizkor lortu nuelako. Hori ixtearekin itxi nuen bestelako bilaketen alternatiba ere. Youtuben jartzea erabaki nuen orduan.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!