Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Haimar Altuna auzipetzeko eskatu du, ongietorrien harira

Erabiltzailearen aurpegia Ekhi Erremundegi Beloki 2024ko urtarrilaren 12a

Lizartzarrarekin batera, Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifano ere auzipetzeko eskaera egin du fiskaltzak.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak sei pertsona auzipetzeko eskatu dio epaileari, 2016 eta 2019 artean euskal preso ohiei egindako 95 omenaldi antolatu eta ETAren biktimak «umiliatzea» egotzita. Antton Lopez Ruiz Kubati, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio dira. 

2018ko otsailetik irekitako auzi bat dago oinarrian. Orduan, Lopez Ruiz, Garmendia eta Miren Zabaleta atxilotu zituzten. Epailearen aurrean egindako adierazpenetan, Lopez Ruizek ukatu egin zuen ekitaldi horiek ezker abertzalearen Kalera Kalera ekinaldiak antolatu izana, eta ETAren biktimak umiliatzeko asmorik izatea.

Segi irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!