‘Bi anai’, amaiera aldatuta

Erabiltzailearen aurpegia Garbine Ubeda 2024ko urtarrilaren 11

Bernardo Atxaga. MAIALEN ANDRES / FOKU

1985eko nobelaren edizio berritua eman du argitara Bernardo Atxaga asteasuarrak, eta Asun Garikano tolosarrarekin duen lankidetza balioesteko eta agerian jartzeko baliatu du aukera.

Idazleek sarri izaten dute pare bat hitz editoreari esker ona erakusteko. Argitaratze prozesuan duen arduraren seinale da, eta, era berean, aitortza. Gutxitan izaten da, ordea, editoreak egindako ekarpena aletuta ikusteko parada, Bi anai (Erein) nobelaren edizio berrituaren aurkezpenekoan gertatu bezala. Izan ere, idazlearen eta editorearen arteko konplizitateaz luze mintza litezke Bernardo Atxaga eta Asun Garikano, 30 urtetik gorako jardunak emandako bermeaz, gainera.

Obabakoak ipuin bilduma beste hainbat hizkuntzatan argitaratzen hasitakoan ekin zioten elkarlanari, eta geroztik ez da Atxagaren libururik argitaratu, Garikanoren eskuetatik pasatu ez denik. Atxagak garbi du: «Bi hizkuntzatan (gutxienez) idazten duena ezin da bakarka aritu». Baina premia ez da soilik itzulpenera mugatzen, zeinahi liburu euskaraz ateratzean ere, «nabaria» egin baitzaio lankide baten beharra. Haren ustez, «irakurle oso trebe eta oso arduratsu baten lana da editorearena».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!