Elkarrizketa

«Ausardia behar da ateak irekitzeko, eta euskal gizartea prest dago»

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2024ko urtarrilaren 11

JON URBE / FOKU

Euskal presoen urruntzea amaitu arren, salbuespen politikak ez dira eten. Ideia hori gizarteratu nahi du Sare Herritarrak, euskal gizarteak baitu giltza, Villabonako Nahikari Iturberen esanetan.

Sare Herritarrak «giltzen olatu» bihurtu nahi du Bilbo larunbatean. Plataformako eledun Nahikari Iturbek azaldu duenez (Amasa-Villabona, 1984), urruntzea eta sakabanaketa amaitu arren, salbuespenak ez dira eten. Hala, adierazi du mobilizazioak balio behar duela erakusteko gizartearen gehiengoaren aldarria dela salbuespen politikak amaitzea.

Aldaketa urtea izan zen iazkoa. Urruntzearen eta sakabanaketaren amaieraren ostean, orain zer?

Salbuespenezko espetxe politika amaitzea litzateke hurrengo pausoa. Egia da aurrerapauso nabarmenak eman direla, baina, salbuespenak indarrean jarraitzen duen bitartean, eskubide urraketak izango ditugu aurrerantzean ere.

Bide horretan, Konponbiderako giltzak manifestua aurkeztu duzue. Non dago giltza?

Sareren hastapenetatik, lanketa kolektiboa izan da lanerako oinarria. Bake integral baten aldeko pausoak emateko, euskal gizarteak joan behar du konponbiderako ateak irekitzen. Giltza bere eskuetan dagoela irudikatu nahi izan dugu dinamika honekin.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!