Parez pare. Juan Kruz Igerabide eta Jone Laspiur

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Enzunza Mallona 2023ko abenduaren 9a

Askotariko eskarmentu eta diziplinetako kulturgileak gurutzatzen dira urtero Landakoko kaleetan. Haietako bi, beterano bat eta gazte bat elkartu ditu Berriak, batak bestea elkarrizketatu dezan. Gaur Juan Kruz Igerabide adunarra eta Jone Laspiur donostiarra.

Juan Kruz Igerabide: "Gozamenak eraman ninduen haurrentzako lanak idaztera"

Maiatzean plazaratu zuen bere lanik berriena Juan Kruz Igerabidek (Aduna, Gipuzkoa, 1956): Ura saltoka. Helduentzako eta haur eta gazteentzako lanak idatzi izan ditu bere ibilbidean, baita sari ugari jaso ere. Jone Laspiurrek egin dizkio galderak.

Aitortu behar dizut ez dauzkadala irakurrita zure liburuak. Baina informatzen ibili naiz, eta ikusi dut helduentzat idazten hasi zinela lehenengo, eta ondoren ekin zeniola haurrentzat idazteari. Zerk eraman zintuen horretara?

Nik nerabezarotik idazten nuen, helduentzat. Baina, aldi berean, maisua ere banintzen. Material gutxi zegoenez, nire ikasleentzako ipuinak-eta asmatzen hasi nintzen, eta, pixkanaka, harrapatu egin ninduen. Esperientzia horrek bultzatuta hasi nintzen umeentzako lanak plazaratzen. Gozamen hutsetik etorri zen; gozamenak berak eraman ninduen horretara.

Uste dut zen filosofiak eta Ekialdeko filosofiak dezente interesatzen zaituztela. Zer lotura dauka horrek zure literaturarekin?

21 urte nituenetik egin izan ditut yoga, meditazioa eta horrelakoak, begetarianoa izan naiz urte askotan, mugimendu ekologistetan parte hartu izan dut... Eta, horrek, nola ez, oihartzun bat izan du nire literaturan, baina ez naiz inoiz hori predikatzera joan. Horretan saiatu naiz, behintzat.

Segi irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!