Elkarrizketa

«Harro nago batez ere bizitzan eginiko hautuari jarraitzeko kemena eduki izanaz»

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Olasagasti 2023ko abenduaren 8a

WOP Mendi Film saria jasoko du gaur Edurne Pasabanek zinemaldiaren hasiera ekitaldian, mendiko balioen transmisioan egindako ekarriagatik. Mendiaren balio horietaz, amatasunaz, depresioaz, mendiarekin gaur egun duen erlazioaz... aritu da luze-zabal.

Neguko denboraldian, urte erdia hor nonbait, Vielhan (Katalunia) bizi da Edurne Pasaban (Tolosa, 1973). Pirinioetan, elurretatik gertu bizitzeak bere alde onak badituela dio –«noiznahi mendiko eskia egitera joan naiteke, adibidez»–, baina gaineratu du agendako hitzordu eta joan-etorri guztiak kudeatzea askotan ez dela erraza.

WOP saria jasoko duzu gaur Mendi Film jaialdian, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioan eginiko ibilbideagatik. Ez da nolanahiko aitortza.

Bai, ilusio handia egiten dit; batetik, etxetik datorrelako, eta, bestetik, aitortza ere berezia delako. Jaso ditudan sari gehienak egindako jarduerengatik edo gainditutako erronkengatik izan dira. Hamalau zortzimilakoengatik, funtsean. Kirolari lotutako sariak izan dira. Oraingo hau, berriz, transmititutako balio sozialengatik da, eta horrek berezia egiten du.

Jarraitu irakutzen Berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!