«Hitanoa erabiliz bakarrik sustatu eta babestu liteke euskara»

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2023ko abenduaren 2a

Xirikara antzerki taldeko kideak. Behean eskuinean, Olatz Etxeberria. BERRIA.EUS / RAUL BOGAJO / FOKU

Hitanoa, eta bereziki noka, ez erabiltzeak kezkatuta sortu dute ‘Zopa’ umorezko antzerkia, Segurako euskara taldearen enkarguz. Etxeberria eskertuta agertu da, asko ikasi dutelako antzerkiarekin.

Su geldoan egosten egon ondoren, bihar estreinatuko dute Zopa antzezlana Segurako (Gipuzkoa) Xirikara antzerki taldeko kideek. Erretiro espiritual batean kokatutako komedia bat da, eta hitanoa erabiltzen dute aktoreek. Mirari Martiarenak ondu du gidoia, eta Idoia Uranga aktoreak zuzendu. Olatz Etxeberria (Berastegi, Gipuzkoa, 1985) antzerki taldeko kidea da, eta eskertuta agertu da, herriko talde bat izanik, asko ikasi dutelako haiengandik. Bi saio egingo dituzte Botikaxaharren, 17:00etan eta 19:00etan; bietarako sarrerak amaituta daude.

Zer kontatzen du Zopajaleen Zopa antzezlanak?

Zopaantzezlana da, Seguran ere zopajaleak garelako, eta horri egiten dio erreferentzia, hein batean. Barne bidaia bat izango da antzezlana, barruko itzalak argitzeko, edo ez. Ez dakigu zer gertatuko den.

Erretiro espiritual batean dago kokatuta, ezta?

Bai, eta bertan talde bat elkartuko da, gidari batekin, eta ikusiko da zer gertatzen den.

Hitanoa erabiltzen duzue antzerkian. Zergatik?

Segurako Hitz edo Irri, euskaraz elkarri izeneko euskara elkarteak eman zigun diru laguntza bat, nahi zutelako hitanoa erabili, gehienbat noka. Hori bultzatzeko, pentsatu zuten izan zitekeela aukera on bat antzerki obra bat egitea. Guk umorea jorratu izan dugunez hainbat eta hainbat urtetan hemen, Seguran egin izan ditugun emanaldietan, gurekin harremanetan jarri ziren, eta antzerkia egiteko aukera eskaini ziguten. Segituan eman genien baiezkoa.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!