Mugarri bat soka gainean

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2023ko azaroaren 19a

Aitor Sorarrain, helmugara iristen. BERRIA.EUS / UNAI ETXENAUSIA

Nerbioiko ur jauziko amildegia alderik alde gurutzatu du orekari kuadrilla batek hainbat bider. Orain arte Euskal Herrian gurutzatu den distantziarik luzeena izan da.

Orekarientzat ez dago ezer parekorik. Aitor Sorarrain tolosarra astiro doa 900 metro luze neurtzen dituen sokaren gainean. Zerua konkistatu du, 300 metro amildegi baititu oinpean. Bisitariek etengabe argazkiak ateratzen dizkiote, mugarri berri bat baita Euskal Herriko orekarientzat. Nerbioiko ur jauziko labarra alderik alde zeharkatzeko aukera duen pribilegiatu bakarrenetakoa da Sorarrain.

Nerbioiko ur jauzia zeharkatzeko egin behar izan zituzten urratsak kontatuko dituen dokumental bat egiteko 10.000 euroko beka eman diote Daniel Cascales zuzendariari Mendi Film mendi eta abentura zinemaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternua jantzi markak. Zuzendariak kontatu duenez, «hiru egun kostatu» zaie soka muntatzea: «Ur jauzia muturretik muturrera zeharkatu ahal izateko eman beharreko pausoak kontatzen dira dokumentalean. Horrez gain, orekarien sokaren gaineko irudi ikusgarriak grabatu ditugu». Dena ondo bidean, datorren urteko Mendi Film jaialdian estreinatuko dute Cascalesen dokumentala.

«Animo!», «Ahal duzu!»... Oihu artean egiten ari da bidea Sorarrain. Ehun pertsona inguru bildu dira orekarien balentria ikusteko irrikan. Mario Hidalgo da Sorarraini erreleboa hartuko diona. Horma bertikaleko arroila handiari begiratzen dio sokara igotzeko prestatzen den bitartean. Baldintza paregabeak ditu amildegia gurutzatzeko: ez dago haizerik, eta gogoz jotzen du eguzkiak. «Mundialak dira horrelako parajeak soka gainean ibiltzeko; zaila izan da hau dena egiteko aukera izatea. Egia esan, zoriontsu nago proiektuaren inpaktuaz».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!