Altuna III VS P. Etxeberria _ Lau eta Erdiko Finala 2023

Gaurkoak baino ez du axola

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2023ko azaroaren 19a

Jokin Altuna eta Peio Etxeberria, joan den ostegunean, Bizkaia frontoian eginiko pilota aukeraketan. BERRIA.EUS / MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Bilbon, Bizkaia frontoian (17:00, ETB1). Amezketarrak zortzigarren finala du jarraian; zenoztarrak, lehena

Bata, inoiz ez bezala sufrituz; bestea, ordea, inoiz ez bezala gozatuz. Horrela ailegatu dira Jokin Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) eta Peio Etxeberria (Zenotz, Nafarroa, 1998) Lau eta Erdiko Txapelketako finalera. Baina bost axola horrek guztiak gaur. Arratsaldeko seietatik aurrera Bilboko Bizkaia frontoian gertatzen denak bakarrik du garrantzia. Aurretik ondo edo gaizki aritu izanak ez, egun erabakigarrian eta toki jakinean ondo aritzeak zehaztuko du nork irabaziko duen txapela. Ez dago besterik. Halaxe dio kirol legeak.

Hauxe ere badio: palmaresak ez duela partidarik irabazten. Bestela, Altuna III.ak seguru luke txapela. Amezketarrak Lehen Mailako hamahirugarren finala jokatuko du; bere adineko inork baino gehiago: 27 urte ditu. Sei txapel irabazi ditu: hiru lau eta erdikoan, bi buruz buru, eta bat binaka. Hiru modalitateetan txapeldun izan diren zortzi pilotarietako bat da. Zortzigarrenez ariko da lau eta erdiko finalean, Patxi Eugi, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo bezala. Baina hark lehenago egin du, eta ikusgarriagoa dena: bata bestearen atzetik jokatuko ditu zortzi finalak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!