«Sortzeagatik pagatzeko sistemak ezartzeko, atez atekoa da onena»

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Petxarroman 2023ko aza. 18a, 10:30
BERRIA.EUS / ANDONI CANELLADA / FOKU

Hondakinen bilketa eraginkorra duten udalek erabiltzaileei tasa justua ezartzeko modu bat ematen du hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemak. Katalunian diren esperientzien berri eman du Maria Calafek.

Hobeki udal elkarteak hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemen inguruan Berastegin (Gipuzkoa) antolatutako jardunaldian hitzaldia eman du Maria Calaf (Bartzelona, 1980) ENT fundazioko hondakinen kudeaketako aholkulariak. Udal ordezkariak animatu ditu, sistemak ordainketa modu justuagoa ezartzen laguntzen baitu. Euskal Herrian toki gutxitan aplikatzen da oraindik sistema hau.

Kutsatzen duenak ordaintzen duelako leloa asko aipatzen bada ere, hondakinen kudeaketan gutxi aplikatzen da. Hondakinak sortzeagatik ordaintzeak hori ezartzen lagun dezake?

Printzipio hori aplikatzeko eta kostuen banaketa justuagoa ezartzeko aukera ematen du sortzearen araberako ordainketa sistemak. Hots, zergapetzen ditu hondakinak sortu eta bereizten ez dituztenak, eta, bereizi arren, gehiago sortzen dutenak. Beraz, nahi ez diren bi jarrera horiek zigortzen ditu: ez bereiztea eta hondakin asko sortzea.

Garbi dago sistema justua dela, baina praktikan oso gutxi aplikatzen da. Zergatik?

Tasa justu edo hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistema hau zabaldu ahal izateko, bilketak erabiltzailea identifikatzeko modua eman behar du. Bakarrik bi modu daude horretarako aukera ematen dutenak: atez ateko sistema eta edukiontzi itxi eta inteligenteena. Legez ez da derrigorrezkoa sistema horiek ezartzea. Orain, hondakinen eta lurzoru kutsatuen 2022ko legeak jaso du hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistema, baina aukera gisa, derrigortu gabe. Horregatik, eredu horiek ez daude zabalduta. Azkenik, egon beharko luke pizgarriren bat halakoak sustatzeko. Katalunian, bai, laguntzen ari dira, eta zabaltzen ari da, pixkanaka.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!