Siemens Energyk negozio eolikoari eutsi nahi dio, galera handiak izan arren

Erabiltzailearen aurpegia Joxerra Senar 2023ko azaroaren 16a

Asteasuko Siemens Gamesa.

Christian Bruch taldeko presidentearen arabera, «eztabaidatik kanpo dago» lurreko haize erroten lantokiak ixtea. Bi urte atzeratuta, espero dute Siemens Gamesa 2026an errentagarri izatea.

Municheko egoitza nagusian egindako agerraldian, Bruchek berretsi du asteartean, kapital merkatuen egunean, emango dutela etorkizunera begirako asmoen berri. Xehetasun horiek ezagutu zain, egindako adierazpenek baikortasun puntu bat eragin dezakete Hego Euskal Herrian dituen lantokietan: Asteasun, Zamudion, Mungian (Bizkaia) eta Sarrigurenen (Nafarroa), alegia. 2.800 langile ditu guztira.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!