Garaile izaera eman dio taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Berastegi 2023ko azaroaren 7a

RONALD WITTEK / EFE

Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen ikusgarri ari da. Alemaniako klub horrek entrenatzaile tolosarraren «anbizioa» eta lan egiteko modu «zorrotza» nabarmendu ditu.

Urriaren 5ean urtebete egin zuen Xabi Alonsok (Tolosa, 1981) Alemaniako Bayer Leverkusenen aulkian. Denboraldia gaizki hasi eta gero, klubeko zuzendaritzak Gerardo Seoane entrenatzailea kargugabetu, eta Alonsoren aldeko apustua egin zuen. Simon Rolfes kirol zuzendariaren lehen aukera izan zen. «Punta-puntako jokalari izandako entrenatzaile bat hartu dugu; ligarik garrantzitsuenetan aritutako estratega adimentsu bat», nabarmendu zuen Rolfesek klubaren hedabideetan. Alemaniako hedabide askoren ustez, baina, klubak arrisku handia hartu zuen, Alonsok ez baitzeukan esperientzia handirik entrenatzaile gisa.

Jarraitu irakurtzen  Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!