Erreportajea

Aurrekoei esker

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2023ko azaroaren 2a

Tolosaldekoak dira lau eta erdiko finalerdietan ariko diren lau pilotarietatik hiru: Jokin Altuna, Jon Ander Peña eta Erik Jaka. Beste bost ari dira profesionaletan. Iraganean egindako lanaren ondorio da.

Tolosaldeko pilotarien goraldiaren lekuko da Lau eta Erdiko Txapelketa. Finalerdietan arituko diren lau pilotarietatik hiru dira Gipuzkoako eskualde horretakoak: Amezketakoa da Jokin Altuna, Lizartzakoa Erik Jaka, eta Tolosakoa Jon Ander Peña. Hamar kilometro eskasean bizi dira hirurak.

Kalitatez ez ezik, kantitatez ere handia da Tolosaldearen ordezkaritza. Altuna III.az, Jakaz eta Peña II.az gain, beste bost pilotari ari dira profesionaletan: Iñaki Artola alegiarra, Xabi Tolosa anoetarra, Iker Elizegi asteasuarra, Martxel Iztueta tolosarra eta Gorka Ugartemendia alkizarra. Zortzi dira Aspen eta Baikon ari diren 42 pilotarietatik; %19 da. Datu bikaina da 50.000 biztanle eskas eta 332 kilometro koadroko zabalera duen eskualdearentzat. Ez du parekorik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!