Asensio diputatua ikertzen ari dira, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Petxarroman 2023ko urriaren 16a

GuraSOSek jakinarazi duenez, Ingurumen Fiskaltzak eskatuta egiten ari da ikerketa Gipuzkoako 5. Instrukzio Epaitegia. Bihar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek bisita egingo du Zubietako instalazioetan.

Zubietako erraustegiaren kudeaketak eragindako auzi sokak ez du etenik. GuraSOSek jakinarazi duenez, orain Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasuneko sailburu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) presidente Jose Ignacio Asensio tolosarra ikertzen ari dira, ingurumenaren aurkako delitu bat egin duen edo ez ebazteko. Horrez gain, dokumentuak faltsutu ote dituen ere erabaki beharko du epaitegiak, auzi berean. Asensio ez ezik, Nagore Peñalva Bengoa GHK-ko zuzendari teknikoa eta GHK-ko beste bi arduradun ere ikertzen ari dira kasu horretan.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!