Bere ibilbide literarioaren muina batu du Bernardo Atxagak

Erabiltzailearen aurpegia Garbine Ubeda 2023ko urriaren 5a

'Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komikoak eta tristeak' ondu du Bernardo Atxagak. Gogoeta liburua izan gabe, bere esperientzian mamitu dituen testuen hautaketa bat dakar.

2019an, Etxeak eta Ilobiak argitaratu zuenean, Bernardo Atxagak (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) bere sormenean bide berriak jorratu nahi zituela aitortu zion Maite Artola kazetariari, Euskadi Irratian; ez zuela beste nobelarik idatziko. Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komiko eta tristeak liburuan «nobelaren azpitik markatuz joan den bide bat ageri da», Pamielako editore Pello Elzabururen arabera, eta bertan «Etiopia-ko haizeak, Henri Bengoa Inventarium-en oihartzunak, Paradisua eta Katuak kontaeraren umorea edo Txoriak kolpeka liburuaren dramatismoa» aurkituko ditu irakurleak.

Atxagak egin nahi izan duena, haren hitzetan, Michelangelo eskultorearen anekdota ezagun batek azal lezake ondoen. Haren eskulturek ez omen zuten, berez, misterio handirik, liluratuta begira aurkitu zituen ikusle batzuei Errenazimentuko artistak berak esana. Hark, harkaitzean soberan zegoena kendu, eta harkaitzak —kasu honetan marmolak— barruan zuena atera besterik ez omen zuen egiten.

Segi irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!