EHNEk ardien sektoreko esne enpresak salatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Berria. Julen Otaegi Leonet 2023ko irailaren 15a

EHNEko kideak protestan, gaur, Abaltzisketan. Gotzon Aranburu / Foku

Legea bete dadila besterik ez dute eskatzen artzainek. Eguerdi honetarako, EHNE sindikatuak elkarretaratzera deitu du Abaltzisketan (Gipuzkoa), ekoizleek saltzen duten esnearen prezioak beren kostuak estaltzeko adinakoa izan behar duela esateko.

Azken finean, prezio «justuak» besterik ez dituzte eskatzen. Hori da elikagaien katearen legeak ezartzen duena: katebegi bakoitzean lehengaiak ekoizpen prezioen azpitik saltzea eragoztea. EHNEk ohartarazi du hori betetzen ez duten kontratuak «badaudela», eta dagozkion neurriak hartuko dituela: ardien sektoreko esne enpresak salatuko ditu. Espainiako Gobernuko Elikagaien Informaziorako eta Kontrolerako Agentziari aurkeztuko dizkie horiek.

Jarraitu hemen irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!