'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2023ko irailaren 8a

Xabier Mendiguren idazlea, gaur goizean, Donostiako Parte Zaharrean. Andoni Canellada / Foku

Joxe Arregiren atxiloketatik, haren gorpua hilobitik atera eta, torturaz hil zela frogatzeko, zenbait lagunek argazkiak egin zizkioten arteko egunetan ardaztu du kontakizuna. Kronika literariotzat aurkeztu du.

Memoria kolektiboan zintzilik geratu ziren hitzak dira: «Oso latza izan da». 1981eko otsaila hasieran esan zizkien Joxe Arregik Carabanchelgo espetxeko erizaindegian (Madril), hilzorian zela, alboan suertatu zitzaizkion hiru preso politikori. Handik egun gutxitara hil zen, jasandako tratu bortitzaren ondotik, eta lorratz sakona utzi zion horrek Xabier Mendiguren Elkar-eko editore eta idazleari. Herritar gehientsuenek bezala, ordea, 2009ra arte ez zuen jakin zenbait lagunek isilpeko plan bat egin zutela, lurperatu eta egun gutxira, Arregiren gorpua hilobitik jaso, hilkutxatik atera, eta argazkiak egiteko, begi-bistan gera zedin gertatutakoaren neurria.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!