bihotza kargaturik
begiak bustirik
eta zure alaba
[harri zuri finezko]
tonban ehortzirik
Zer ari zinen La Vasconia-ren erredakziora Buenos Airesera joanda? Hiriburutik aparte bizi zinen, Mercedesen, ekialdean.
Esango dizut. Mercedesen bazen euskaldun bat Enbeitia izenekoa, eta berak esan zidan Gipuzkoan bazela diputatu bat Duclos izena zuena, pezkitza batzuk egin zituena niri pentsio bat emateko, pobre bizi ginela jakinda. Enbeitia hark akuilatuta, La Vasconia-ra joan nintzen, laguntzeko esatera, Duclos haren asmoa ez zedin alferrik galdu. Eta La Vasconia-ra joan eta dena kontatu nion hango jaun hari [Frantzisko Grandmontagne], nire bizimodu lastimosoa. Joxe Mari eta biok pobre bizi izan ginen gure bizi guztian, zortzi seme-alaba izan genituen, eta denak aurrera ateratzea ez zen lantegi erraza izan, eta pentsio hura behar nuen.
Txikienak hilabete batzuk zituela, Euskal Herrira itzuli zen zure gizona, zuek han utzirik…
Joan zen, bi edo hiru karta eskribitu zizkidan, eta gero ezer ez. Ez nuen besterik jakin. Mercedesen bizi ginen, eta hantxe bizitu ginen beti Joxe Mari defuntua joan zenetik ere. Gazterik hasi nintzen lanean, eta lan egin nuen Amerika honetan ere. Jan nahi izanez gero, ez dago besterik, eta gurean denek jan nahi zuten. Lan egin nuen, ahal zen gauzetan: auzoen arropa lisatzen, josten, besteren umeak hazten laguntzen... Neuk bakarrik atera behar izan nuen aurrera familia, ze honezkero badakizu nolakoa zen Joxe Mari.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.