Naturaltasunaren aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Garmendia Artano 2023ko uztailaren 14a

Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville 'La terre est bleue comme une orange' erakusketaren irekieran, Okendoko kultur etxean. ANDONI CANELLADA / FOKU / BERRIA

Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregi artistek 'La terre est bleue comme une orange' erakusketa ireki dute Donostian. Oihalak, eskulturak, koadroak eta bitxiak daude ikusgai.

Poesiazaleak dira, artistak ez ezik. Hala erakutsi dute Elena Cajaravillek eta Koldobika Jauregik euren erakusketan, hari Paul Eluard poeta surrealistaren La terre est bleue comme une orange poemaren izenburua emanez. 77 piezaz osatu dute, eta irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostian, Okendoko kultur etxean.

Erakusketan, elkartu eta banandu egin dira bi artistak. Elkartu, inspirazio iturri berak izan dituztelako: natura eta Ulia mendiaren magala (Donostia), esaterako. Banandu, aldiz, inspirazio horren interpretazioa guztiz ezberdina delako bakoitzaren ikuspuntutik. Metaforak erabiltzea ere bada haien lanaren parte: «Artelan bat ikusi, eta, batzuetan, geometria abstraktuak baino ez direla pentsatzen dugu, baina ez diogu galdetzen geure buruari artistak zer pentsatzen duen, nondik datorren, nondik atera diren forma horiek, zer gertatzen zaion», adierazi du Jauregik.

Jarraitu irakurtzen, berria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!