Koronabirusa

Espainiako Ministroen Kontseiluak onespena eman dio osasun zentroetan maskara erabiltzeko betebeharra kentzeari

Erabiltzailearen aurpegia Sara Iriarte Lasa 2023ko uzt. 4a, 17:48

Osasun etxe bateko irteera. Andoni Canellada / Foku

BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean, maskarak gomendagarriak eta «oso gomendagarriak» izango dira pertsona zaugarriak dauden lekuetan eta arnas infekzioaren sintomak daudenean.

Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan maskara derrigorrean erabili beharrik ez izatea. Gomendagarriak izango dira aurrerantzean ere, baina derrigorrezko erabilerari eutsiko zaio ospitaleetan, gaixo larriak eta immunodeprimituak dauden eremuetan, ebakuntza geletan eta zainketa intentsiboetako unitateetan.

2020ko abendutik nahitaez bete beharreko arau bat desagertuko da hala. Ekainaren 23an, osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan eta zentro soziosanitarioetan maskara nahitaez erabiltzea erabaki zuten Osasun Sailak eta autonomia erkidegoetako sailburuek, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluan, COVID-19a kutsatzeko arriskua arintzeko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!