«Garai berriei» erantzutea jarri du erronkatzat Gipuzkoako Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2023ko uztailaren 3a

Gipuzkoako Aldundiko gobernukideak, atzo. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

Eider Mendoza ahaldun nagusiak azaldu du gizarte politikak, ekonomiaren lehiakortasuna eta proiektu estrategikoak izango direla gobernuaren lehentasunak. Ostiralean jakinarazi zuen nortzuk izango diren foru aldundian izango dituen gobernukideak eta tartean dago Tolosako Jose Ignacio Asensio, ahaldunorde nagusia izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak «etapa berri bati» ekin dio, Eider Mendoza ahaldun nagusiaren hitzetan. Ostiralean jakinarazi zuen nortzuk izango diren foru aldundian izango dituen gobernukideak, eta haiek 24 ordu baino gutxiagoan hartu dituzte euren karguak. Lehen bilkuraren ostean, «herritar guztien ongizatea babesteko» konpromisoa adierazi dute, eta erronkatzat jo «garai berriei» erantzutea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!