La Cumbreren ondoan omendu dituzte estatuaren indarkeriaren biktimak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki 2023ko ekainaren 27a

Pilar Garaialde, atzo, Egiari Zor fundazioak antolatutako ekitaldian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Egiari Zor fundazioak gaitzetsi egin du Eusko Jaurlaritzak estatuaren indarkeriaren biktimen omenezko ekitaldirik antolatu ez izana.

Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Egiari Zor fundazioak «sinbolismo handiko» leku batetik hurbil oroitu eta omendu zituen estatu indarkeriaren biktimak; Donostiako La Cumbre jauregitik gertu, alegia. Gipuzkoako gobernadore zibilaren egoitza izandako jauregian torturatu zituzten Joxean Lasa eta Joxi Zabala, eta «estatuaren indarkeriari zuzenean lotua» geratu da etxe hori, Garazi Castañok Egiari Zor-en izenean nabarmendu zuenez. Aldarrikatu zuen jauregi hori estatuaren biktimentzako memoria gunea bihurtu behar dela, Espainiako Gorteek onartutako Memoria Demokratikoaren Legeak dioen moduan.

La Cumbretik gertu dagoen parke batean antolatu zuen omenaldia Egiari Zor-ek, eta elkartu zirenen artean zeuden Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Kooperazio sailburuordea eta EH Bilduko ordezkaritza zabala. Lore eskaintza egin zuten estatuaren indarkeriaren biktimen omenez, eta aurreskua ere dantzatu zuten. Atzoko egunaren esanahi «sakona» aldarrikatu zuen Castañok, fundazioaren izenean: «Ekainaren 26a estatu indarkeriaren biktimen oroimenerako eta duintasunerako eguna da. Esanahi hori ematen diogu, hala sentitzen dugulako. Egun hau urtero eta ofizialki oroitzeko lekua izan beharko luke La Cumbrek».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!