Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak berriz zenbatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2023ko ekainaren 9a

Stop alderdiaren errekurtso batek eragin du kontaketa berriz egitea. Aduna da hamalau herri horietako bat.

Donostialdea eta Bidasoa-Oiartzun hautesbarrutietako udalerri guztietan berriz ari dira egiten udal eta foru bozetako botopaperen zenbaketa, Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak hala aginduta. Azaldu dutenez, Stop alderdiak jarritako errekurtso bat da arrazoia, eta hamalau udalerriri eragin die: Aduna, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.

Stop+Auzokraziaren arabera, aurreko ostiralean Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak ez zuen «behar zuen lana egin», datuen bidalketa egiaztatzerakoan. Hala, alderdiak errekurtso bat aurkeztu zuen prozesua berriz egin zedin. Gaur, hura onartu du batzordeak, eta kontaketa berriz egitea erabaki dute. Alderdiak beste bi errekurtso ere aurkeztu zituen Bizkaian: zenbaketa batean ordezkaritza izatea galarazteagatik eta 11 aktatan topatutako ustezko irregulartasunengatik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!