Elkarrizketa

«Izugarri pozik nago; ez nuen uste ezta jokatuko nuenik ere»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2023ko api. 28a, 11:58

Argazkia: Idoia Zabaleta / Foku.
Trinketeko pilotari profesional bilakatu eta lau hilabetera jokatuko du Eneko Maizek lehen finala: Lehen Mailako binakakoarena. Hura eta Sanchez Etxeberriaren eta Ducassouren aurka ariko dira etzi, Baionan (11:00).

Arratsaldea da Amasan (Gipuzkoa). Isiltasuna dago. Frontoian, ordea, zarata dago. Amasa-Villabonako Behar Zana pilota elkarteko hamabost haur ari dira pilotan. Haiek gobernatu nahian dabil Eneko Maiz (Amasa-Villabona, 1996). Egitekoa zehaztu die, eta elkarrizketa egin artean zintzo egoteko eskatu. Bete egin dute.

Trinketeko pilotari profesional bilakatu eta lau hilabetera jokatuko duzu lehen finala. Pozik?

Ikaragarri; ez nuen uste ezta Lehen Mailako binakakoa jokatuko nuenik. Urtarrilean, mina izan nuen eskuetan, eta ez nintzen ondo aritu banaka. Gero, hobera egin nuen, baina uste nuen Bigarren Mailako binakakoan ariko nintzela. Baina, ezustean, enpresak Lehen Mailakoan jokatzeko aukera eman zidan. Hori gutxi ez, eta Luisekin [Sanchez] jarri ninduen; oso lagun ona dut. Gu gara maila nagusiko binakakoa jokatu dugun Hegoaldeko bi pilotari bakarrak; inoiz ez ziren bi aritu. Eta finalean gaude. Oso lan ona egin dugu.

Laguna ez ezik, banakako txapelduna ere bada Sanchez. Mesede egin dizu harekin aritzeak?

Bai, noski. Luisek sekulako gorakada izan du; hura nabarmendu da azkenaldian. Eskerrak eman behar dizkiot enpresari harekin jarri izanagatik. Presioa ere bada. Baina, zorionez, ondo ari gara.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!