Elkarrizketa

«Ikusten ari gara euskaldunen profila nola ari den aldatzen»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2023ko apirilaren 28a

Argazkia: Jon Urbe / FOKU

Goikoetxearen ustez, aurrez beste hainbat ikerketatan antzemandako zantzuak «berresten» dira azterlanean, eta gaiaz jabetzeko abiatu diren egitasmoak indartzen jarraitu behar dela dio.

Azterlana aurrean duela, horren bidez atera behar diren ikasbideez jardun du Garikoitz Goikoetxea (Elduain, Gipuzkoa, 1989) UEMAko teknikariak. Ikerketa honen datuek aurrez hainbat ikerketak erakutsitakoak «berresten» dituztela nabarmendu du. Egoera zein den esplikatze aldera, txanpon baten bi aldeen irudia erabili du. «Euskal Herrian bi joera ikusten dira», azaldu du: «Batetik dauzkagu eremu erdaldunagoak, non euskararen ezagutza aurrera ari den, baina erabileran eragiteko egituretan hutsuneak dauzkagun; txanponaren beste aldean izango genituzke udalerri euskaldunak, non euskararen ezagutza zabalagoa den eta erabilera ere handiagoa den, baina aldi berean ikusten ari gara bilakaera ezberdina daramatela».

Ezagutza, transmisioa, erabilera eta jarrera aztertzen ditu Inkesta Soziolinguistikoak. Atalez atal, zer berezitasun daude gai horietan eremu euskaldunenetan?

Udalerri euskaldunak oro har hartuta, azken inkestako datuak ez dira txarrak; badaukagu oinarri sendo bat: %76 euskaldunak dira. Egia da azken inkesta honetan koska bat irabazi dugula, baina gainbehera batetik gatoz. Badirudi orain gorantz goazela, baina gorakada hori ez dago arnasguneekin lotuta, baizik eta hirugarren guneko udalerri euskaldun horiekin. UEMAn azkena sartu diren herriei buruz ari naiz: Hernaniren eta Astigarragaren tipologiakoei buruz. Transmisioari dagokionez, Euskal Herriko joera orokorrak ikusten dira gutxi-asko; ikusten da euskaldunen profila nola ari den aldatzen, gero eta euskaldun gehiago ditugulako euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi dutenak. Gero, badago datu bat bereziki udalerri euskaldunak eta bereziki arnasguneak gainerako eremuetatik bereizten dituena; etxean euskara jaso dutenen ehunekoa handiagoa da udalerri euskaldunetan, eta horrek erabilera baldintzak sortzen ditu, eta erabilerarako aukerak sortzen ditu; inportantea da transmisioaren gai hori, beste ikerketa batzuetan ere ikusi dugulako euskararen transmisioa handiagoa dela inguru euskaldunenetan. Askotan pentsatzen dugu transmisioa etxeko erabakia soilik dela, norbanakoena, baina ikusten da inguruak ere baldintzatzen duela.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!