Juan Jose Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektore

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2023ko apirilaren 20a

Juan Jose Etxeberria. Argazkia: Deustuko Unibertsitatea.

Gobernu Kontseiluaren proposamenez eta unibertsitateko Kantziler eta Jesusen Lagundiko Buru Nagusi A. Arturo Sosa S.J-ren oniritziarekin, Deustuko Unibertsitateko agintari goren izendatu dute Etxeberria, Jose Maria Guiberten lekukoa hartuz.

Zuzenbide Fakultateko irakasle titular eta Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreorde Juan Jose Etxeberria (Tolosa, Gipuzkoa, 1966) Deustuko Unibertsitateko errektore izendatu dute. Jose Maria Guiberten lekua hartuko du, horrek bere hirugarren eta azken agintaldia bukatu ondoren. Guibert irakasleak Boston Collegeko Gasson Chair postua beteko du 2023-2024 ikasturtean.

Errektore berriaren kargu hartzearen eguna laster jakinaraziko dute. Etxeberria 1984an sartu zen Jesusen Lagundian eta 1995ean apaiztu zen. Bere prestakuntza akademikoa Deustuko Unibertsitatean, Pariseko Institutu Katolikoan eta Erromako Gregoriar Unibertsitatean egin zuen. Azken unibertsitate horretan Zuzenbide Kanonikoan doktoratu zen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!