Gose greban da Garikoitz Etxeberria euskal presoa, bakartze egoeratik atera dezaten eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2023ko apirilaren 20a

Joan den astean lekualdatu zuten lizartzarra Zaballako espetxera, Dueñaskotik. Zelda beste preso batekin partekatzera «behartu» zuten, eta horri uko egin zionez, bakartuta dute ordutik.

Gose greba hasi zuen atzo Garikoitz Etxeberria euskal presoak. Astebete darama Zaballako presondegian; joan den ostiralean lekualdatu zuten Dueñasko espetxetik (Gaztela eta Leon, Espainia). Duela hilabete iragarri zuten Espainiako Espetxe Erakundeek, beste batzuen artean, Etxeberria Euskal Herriratuko zutela; Etxerat elkarteak eta Sare Herritarrak amaitutzat eman zuten orduan euskal presoen sakabanaketa politika. Lekualdatu eta egunean bertan jakinarazi zioten Lizartzako presoari beste preso batekin partekatu beharko zuela zelda. «Uko egin nion horri, eta, ondorioz, bakartze egoeran naukate ostiral iluntzetik», adierazi du Etxeberriak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!