Elkarrizketa

«Minimala izatea nire mugak aprobetxatzea ere bada»

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2023ko api. 14a, 12:41

Indar handiko unibertso soil bat eratu du denbora gutxian Ana Arsuaga 'Verde Prato' tolosarrak, eta geruza berriak gehitu dizkio orain 'Adoretua' bigarren lan luzearekin. Donostian ariko da gaur iluntzean.

Lisboan egon da berriki, eta Madrilera eta Alemaniara joatekoa da hilabetea amaitu aurretik. Pozik da, «asko jotzea» egokitzen ari zaiolako; harrituta, kanpotik ari zaizkiolako heltzen gonbidapen dezente. Bigarren lan luzea eta bere ibilbideko laugarrena kaleratu berri du Ana Arsuagak (Tolosa, Gipuzkoa, 1994), Verde Pratoren izenpean: Adoretua (Plan B Rec). Ardatza ahotsean eutsita, bestelako estiloak —reggaetona, boleroa eta beste— landu ditu kantu berrietan, eta hasieratik bidelagun izan duen Jon Agirrezabalagarekin ondu du lana, Bilboko El Tigre estudioan. Donostiako Dabadaban aurkeztuko du gaur. Sarrera guztiak agortuta daude.

Nola ikusten duzu lan berria aurrekoen segidan?

Aurreko proiektuek ildo narratibo batzuk zituzten, lanerako aitzakia modura, baina honek ez. Hemen abestiak sortzen joan naiz, bizipenetatik abiatuta baina gero beste norabait eramanda, eta ondoren bildu ditut lan batean.

Beste estetika batzuk ekarrita bilatu nahi izan duzu diskoari osotasuna emateko bide bat?

Ez naiz zentzu horretan oso forma eman zalea. Abesti bakoitzean gauza batzuk ikasi, probatu nahi izaten ditut, eta konfiantza dut gero nahitaez lotuko direla guztiak. Grabatu ostean, komunean bakarrik ahotsa ikusten nien; gerora, ja hain gertu ez zaudenean, agertzen dira bestelako gauzak, errepikatzen diren gaiak —nostalgia, erotismoa...—, baina ez dut hori behartu nahi izaten.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!