Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Erabiltzailearen aurpegia Javi West LarraƱaga 2023ko martxoaren 28a

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eskaera egin dutenen artean dago Altzoko Imaz Bertsolaria eskola.

Bihar Platerean Jateko Nazioarteko Eguna dela aprobetxatu du Gure Platera Gure Aukera taldeak aldarrikatzeko eskola guztiek eduki behar dutela ezkaratza. Hamazazpi ikastetxek eskari komuna egin diote Eusko Jaurlaritzaren mendeko Hezkuntza Sailari euren eskoletan sukaldea eraikitzeko, gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. Taldeak emandako datuen arabera, ikastetxe publikoen herenak bakarrik dauka ezkaratza ikastetxean bertan, eta gainerakoetara sukalde zentraletan prestatutako janaria garraiatzen dute.

Gure Platera Gure Aukerako Lurdes Imazek azaldu duenez, 2019-2023ko Hezkuntza Azpiegituren Planak dagoeneko jasotzen zituen lerro estrategikoetako bat da «lekuan lekuko sukaldeak berreskuratzea», eta sei ikastetxetan eraikitzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Sailak. «Hala ere, plan hori 2023an amaituko da, eta momentuz sei horietatik bi bakarrik egin dira», ohartarazi du Imazek.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!