Lasok eta Imazek irabazi dute, partida luze eta gogor batean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2023ko martxoaren 13a

Xabi Tolosa, txapelketako beste partida batean.

Tolosak min hartuta jokatu ditu azken tantoak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokaturiko partida luze eta gogorrean, Unai Lasok eta Ander Imazek osaturiko bikotea gailendu zaio Jokin Altunak eta Xabier Tolosak osaturikoari.

12-4, zortzi punturen abantaila hartzeraino heldu dira urdinak, baina nekea sumatzen hasi da partidak aurrera egin ahala, eta, hiru tanto segidan huts egin dituztenez, gorriek tartea laburtzea lortu dute: 12-6. Horietako azkenean, pilota goregi bota du Tolosak.

Hurrengo tantoan, Altunarena izan da hutsa. Lasorekin aurrealdean motzean izan duen lehia estu batean, kanpora bota du, eta beste tanto batez laburtu dute aldea gorriek.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!