Gipuzkoako Aldundiak 36ko gerrako umeak omenduko ditu Kursaalean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2023ko martxoaren 7a

36ko gerrako umeen inguruko ikerketaren aurkezpena. GFA

Gipuzkoako 10.000 haur baino gehiagok erbestea ezagutu zuten gerratik ihesi. Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin batera, erbesteratutako adingabeei buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu aldundiak martxoaren 18an, Kursalean.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936ko gerratik ihesi erbestera bidalitako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzeko ikerketa amaitu dute. Europako hainbat artxibotan bilatu eta erbesteratuen eta haien senideen testigantzak eta datuak jaso ondoren, elkarteak 10.232 kasu identifikatu ahal izan ditu: 5.053 gizon eta 4.960 emakume. Aldundiak gaineratu du azterketa amaitu dutela, baina, izen berriak aurkituz gero, prestatzen ari diren datu-basean sartuko dituztela. Datu base hori datozen asteetan argitaratuko dute foru erakundearen webgunean.

Gerran zuzenean parte hartu ez bazuten ere, «gerrako umeek larriki pairatu zituzten gatazkaren ondorioak», azaldu dute foru iturriek, umetan erbestera ihes egin behar izan baitzuten. «Gipuzkoako 56 udalerri identifikatu dira adingabe horien jatorri gisa, eta beste 246 pertsonen inguruan ez dago informaziorik». Erbesteratutako haur gehienak Donostiatik atera ziren (3.681), Irundik (1.590), Hondarribitik (609) eta Pasaiatik (571). Baina bi kasu ere aurkitu dituzte Abaltzisketan, Elgetan, Lazkaon eta Zegaman, eta kasu bana Altzon, Asteasun, Zizurkilen eta Zaldibian.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!