Berritasunen urtean, izen dantza

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander De la Hoz 2023ko otsailaren 23a

Aurreko denboraldiko Zarauzko estropadako lehen jardunaldiko irteera. Oskar Matxin Edesa / Foku

Denboraldi honetan zortzi talde arituko dira Euskotren ligan, eta horrek mugimendua ekarri du. Donostiako bi ontziak eta Tolosaldea dira berritasun gehien dutenak.

Euskotren ligan zortzi traineru ariko dira aurten, txapelketa sortu zutenetik lehendabiziko aldiz. Horrek aldaketa ugari eragin ditu talde askotan. Orio eta Hondarribia dira salbuespenak, iazko multzoei ia beren osotasunean eutsita. Kontrara, joan zen sasoian gorengo mailan aritutako Arraun Lagunak-ek, Donostiarrak eta Tolosaldeak berritasun askorekin abiatu dute aurtengo sasoiaurrea. Hibaikari dagokionez, beste klubetan zaildutako arraunlariekin bete ditu hutsuneak.

EUSKOTREN LIGAKO FITXAKETAK

TOLOSALDEA
Joan direnak:
Itxaso Aranburu, Olaia Barriuso, Irati Gurutxarri, Irati Hernandez, Arene Lacoste, Malen Oiartzabal, Aiora Sorozabal, Uxune Urkia eta Mireia Vicente.
Iritsi direnak: Nerea Agirrezabal, Amaia Belamendia, Udane Iraola, Eneritz Iruretagoiena, Izaro Lestayo, Irati Salazar, Maialen Ugalde eta Eider Zubeldia.

* Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo sasoiko zerrenda ofizialak, eta orduan jakingo dira taldeen egitura zehatzak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!