Gaur duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'

Erabiltzailearen aurpegia Jon OrdoƱez Garmendia 2023ko ots. 20a, 16:00

Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean, 2003ko otsailaren 20ean. / Juan Carlos Ruiz/Foku

2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuten, eta hainbat arduradun atxilotu eta torturatu. Gizartearen erantzuna egundokoa izan zen. Egunero-k hartu zuen lekukoa, eta handik lau hilabetera sortu zen BERRIA.

Hogei urte bete dira, eta zuloak hor jarraitzen du oraindik. Itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, eta zauriak irekita jarraitzen du egun horietako memorian. Gaur duela hogei urte, amesgaizto batek esnatu zuen Euskal Herria: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak gaurko egunez itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, 2003an, euskarak eta euskaldunek zuten egunkari bakarra. Itxiera, atxiloketa, tortura, gezur, malko, mobilizazio, elkartasun, erantzun eta egunkari berri baten sorrera eta amaiera egunak izan ziren. Egunkaria aurrera leloak bildu zituen egun, aste eta hilabete horietan bizi izandakoak, izan zen egunkaria eta, beste behin herri ekimenez, sortzera zihoan BERRIA.

Ikusi gehiago: 'Egunkaria behar genuen' (Iñaki Uria)

2003ko otsailaren 20an, ostegunez, goizaldean abiatu zuten Egunkaria-ren kontrako polizia operazioa. Burua estalirik, Andoaingo (Gipuzkoa), Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko egoitzetan sartu ziren guardia zibilak, besteak beste. Aldi berean, Egunkaria-n eta hura sortu zuen enpresan ardura postuak izan zituzten hamar pertsonen etxeetan indarrez sartu, eta terrorismoaren kontrako legea baliatuta atxilotu zituzten, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia eta Inma Gomila.

Jarraitu irakurtzen hemen klik eginda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!