Elkarrizketa

«Pistan hobeto pasatzen dut errepidean baino»

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Agirrebengoa 2023ko ots. 18a, 14:47

Eukene Larrarte tolosarra Europako txapeldunorde izan berri da pistan, eta errepideko sasoia ere hasia du jada. «Min handia eta beldurra» eragin dizkio Estela Dominguezen heriotzak.

Zurrunbilo batean sartuta dago Eukene Larrarte (Tolosa, 1998). Aurreko astean zilarrezko domina kolkoratu zuen pistako Europako Txapelketetan, eta, etxean egonaldi labur bat egin ondoren, Valentziako Itzulian lehiatzen ari da egunotan. Hortik Indonesiara joango da zuzenean, Nazioen Kopan parte hartzera. «Gorputzak eutsiko dio; burua, ordea, nekatuta sumatzen dut».

Zure izena bolo-bolo ibili da. Nola bizi izan duzu Europako Txapelketaren ondorena?
Arretaren erdigunean egotea ez zait askorik gustatzen, onartu beharra daukat, baina hori ere kudeatzen ikasi behar da. Halako emaitza bategatik baldin bada, gainera... Denetariko emozioak izan ditut: apur bat urduri egon naiz, eta harrituta ere bai.

Domina «oldarkor» aritzearen ondorio izan zela azaldu zenuen hura irabazi zenuen egunean bertan. Nola oroitzen duzu lasterketa?
Maria Martins portugaldarrarekin egin nuen aurrera. Munduko txapeldunorde da omniumean; txirrindulari handi batez ari gara. Scratch proban, beste faborito batzuk zeuden esprinterako, baina ni beti saiatzen naiz halako lasterketak apurtzen. Martins eta biok ondo ezagutzen dugu elkar, eta aukera ikusita, ez genuen bitan pentsatu. Azkenean, helmugaraino iritsi ginen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!