Joxe Arregiri omenaldia egin diote Zizurkilen, haren heriotzaren 42. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2023ko otsailaren 13a

Joxe Arregiri egindako omenaldia, Zizurkilen. Jon Urbe / Foku

Gaur bete dira 42 urte Arregi Espainiako Poliziaren torturapean hil zenetik; haren omenez antolatzen da Torturaren Aurkako Eguna. Atzo egin zioten omenaldia Zizurkilen.

Joxe Arregiren heriotzaren 42. urtemuga da gaur. 1981eko otsailaren 13an hil zen Espainiako Poliziaren eskuetan, atxilotu eta bederatzi egunera. Horrezkero, gaurko egunez, otsailak 13, ospatzen da Euskal Herrian Torturaren Aurkako eguna. Egiari Zor fundazioak omenaldia egin zuen atzo, Arregiren jaioterrian, Zizurkilen (Gipuzkoa). Poliziaren esku pairatutako torturen ondorioz hildakoak gogoan izateko eguna izan zen atzo. «Tortura bezalako giza eskubideen urraketa larriak jasan dituzten milaka pertsonen eskubideak defendatu eta aldarrikatzeko», adierazi zuen fundazioak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!