Ireki dute A-15 errepidea, goizean itxita egon ostean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2023ko urtarrilaren 24a

Bi kamioik eta lau autok elkar jo dute Gorritin izan den istripu batean. Izotzak eragin du.

Tenperatura hotza izango da gaur ere, eta horrek errepide sare nagusiari eragingo dio oraindik. Gaur goizean, 05:00 aldera, istripu handi bat izan da Gorriti parean (Nafarroa), A-15 errepidean: kamioi batek erdibitzailea jo du, eta beste kamioi batek eta lau autok jo dute elkar jarraian. Bi lagun zauritu dira. Ustez, izotzak eragin du istripua. Hori dela eta, itxita egon da errepidea Iruñeko noranzkoan, baina 09:30 aldera ireki dute errei bat.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!